XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus gurekin dago

Urtearen garai honetarako hasiko zinen dagoeneko pentsatzen zein zoragarri den hainbeste gauza garrantzitsu ikastea ...ezta?

Eta egia da.

Zure familia, maite zaituzten pertsona nagusiak, zure irakasleak eta lagunak sinesmena izaten laguntzen eta irakasten ari zaizkizu.

Ziur naiz horrelako jende jatorra beti zure alboan egotea nahiko zenukeela, baina, hori ez da beti posible.

Maite izan dituzun horiek gogoan izango dituzu beti, esan zituzten hitzengatik, utzi zizkizuten oroitzapenengatik.

Jesus gure lagunak, gauza asko irakatsi dizkigu orain arte:

Jainkoaz hitz egin digu, eta zoriontsu izateko berak zituen sekretuak erakutsi dizkigu.

Gurekin dago bere Hitza entzuten dugun bakoitzean, Eukaristia ospatzen dugun bakoitzean eta lagun Taldean berataz gogoratzen garen bakoitzean.

Irakur itzazu hurrengo orrialdeak, eta jakingo duzu bere lagunak izan nahi dugunok non aurki dezakegun Jesus gaur egun.